aizkorak_7,nikneuk_huts

Agurain aldien, dirudienez, sorta uda partean egiten dabe. Nire lagunek egurre batu behar eben eta mirakulua burutu zan. Domeki baten, goxeko 9etan historidxo kontetan dauenak altxauta, txiza eginda, aurpegidxe garbittute eta bendidxen. Hamaika ikusteko jaidxoak gara, bai.

Kontua zan aurreko egunin botatako paguaren zatidxek erun, pagu “txiki” bat bota, zatittu eta erun bebai. Bospasei bidaidxe eginda, egurre guztidxe etxin.

Motozerrarako erregaia amaittu zan bendixen, eta pentsau neban aizkorek emoteusten bilddurregaz zozer egiteko momentua ailegau zala. Zati txikidxenekin (20 Kg baino gutxiagokoak) zozer egiteko, behintzet.

Minutu biku ikastaro teorikua, ia mugimenduak nundik nora doien, zelan egin bidan inddarra, eta probetara.

img_0217.jpg

Hamen egun hartan zatitutako egurre. Goxin eta arrataldean ibili nintzen (te bat hartzen nozipein, zigarroak erretzen, “sin fanatismos” esaten dana). %30 inguru etxeko gizonak egin eban 2 minutuko hiru bisitetan. Etxian egiten du lan, ni bezalako kaletarra da, baina “la experiencia vale un grado“. A, atzin ikusten dana da zatitu bidan egurre guztitdxe. Ez dakitt zenbat izengo zan baina tona batzuk seguru.

img_0216.jpg

Eskerreko aizkora gipuzkoarra ei da. Eskubiku bizkaittarra, modernuaue; mangutik soltetan zan eta erritmoa hartzeko txarto ibili nintzan beragaz. Aizkora giputxegaz askoz hobe moldatu nintzan, baina “tocado” nenbilen eta ezin neban larregi egurre moztu.

Baina zer da “Aizkorak 7, Nik Neuk 0” hori izenburu hori? Hamen nire eskuen erretratuk arratsalde hartan hartuak:

img_0219.jpg

img_0218.jpg

Eskerreko eskua, gertu-gertutik:
img_0223.jpg

Eskuk, beraz, izorratutak egun pare bat baterako, sorbaldan “agujetaitzelak, baina ezin dozue imajinau zelako ondo eisten, zelako ondo pasau nintzen. Apurtuta, bai, baina arratsalde hartan apurtuta euena ez zan nire barnea (para variar), fisikua zan. Eta bazen garaia, mecaguenlavirgen.

This entry was posted in Euskara. Bookmark the permalink.

Leave a Reply