Gasteizko jaidxek saihestu lortu nittuzen. Zeledon egunetik azkeneku egunera arte lagun batzuen etxin, errefuxiatua.
Kriston pazientzia izen eben lagunek. Egidxe esan ez da gauza gitxi holako bisita eukitti: “apa, dibortziatu egin naz, bizitza osu popatik hartzera jun jate denpori gitxitten, baina ondo -edo- nabil dagoeneko. Batzutan ez jate jendigaz egoti larregi gustetan, eta bestetan bai, baina rodaje hori zeuen etxin egin nahiko neuke. Zelan datorkizue bisitatxu bat? . Holantxik, gitxi gora behera, izen zan kontua. Bai, lagunek bauketaz.
Ostabe esan einbiot: kriston pazientzia lagunena.
Oin, beittu erretratu batzuk. Opakuatik gertu, basu itzelak. Ikaragarri polittek. Arbolak besarkatzeko leku ederra, baina asteotan besarkadak jasotzen nahidxago dotaz emon baino.
Urtik daramatzat Euskal Herridxen eta ondino ez naz ohittute. Basu berdi abustun, perretxiku bile ibili ginen.
Hametik ibili ginen
eta hauxe da etxia erun genduzen
Erretratu ez da oso ona, baina kotxin egin neban (martxan, esan gureot).