Udazkenien korrika eitteko eremuz aldatu nintzen. Salburun argirik ez arratsaldeko seirak pasata eta pasu txar bat emoteko bilddurre deuket.
El Prado parkera juten naz, ordun. Alde Zaharretik Pradora juteko sendatik pasetan naz, eta claro, sendatik pasata Ajuria Enearen aurretik, Patxiren etxe barridxe. Bueno, ez dakitt nik etxe barridxe edota etxe protokolaridxu barridxe. Baina Patxiren etxin aurretik pasetan naz astien sei bider.
Askotan ertzain bat baino geidxa egoten da ataridxen bertan, garitatik kanpo. Atzo atetik gertu zegoen ertzaina. Etxerako bueltan nengoen ni, izerdi patsetan nahiz eta 6 ºC egon. Korrika eitten naonin piloto automatikun izaten naz, neure kontukin gora ta behera; seguruena da horrexegattik hain bitxia begittandu jatezan ertzainak gabon esaustezala.
Erritmu galdu neban eta guzti. Lurrera begittu neban badaezpada (Ajuria Enea ingurun daozen bolardoak ez dira makalak, ez) baina apa! esan neutzen. Majua tipua. Majua ertzaina ertzainarenak eitten.
Bitxia egin jate kontua. Polizi batek agurtzen dau poliziarenak eitten dauenin? Hain preparaute ikusten nauenin (eta gaua hain deserosoa izanda, korrikalari gitxiekin) ni neu polizia nintzela be bururatu eban? Edo denpori badoie eta gu beragaz?
Gauzak aldatzen ari dira. Itxuraz behintzat. Lehendakariaren bitakorigaz musikazale amorratua dala igarten da. Musikazale sutsua. Hain musikazalea dan Hertzainak gustetan jakola. Hertzainadiktoa izen zan (Guantanameratik aurrera, claro, ez neban ikusten nik “Pakean utzi arte” kantetan) , eta Gariadiktoa da.
Baina gaur egunkaria buzioetik atara dotanin irudio ikusi dot eta ez dakitt gauza asko aldatu dizen.
Ez naz gutariko bat, eta estalinista artien ez na bapez eroso sentitzen, baina argazki honek unkittu nau. Estalinista ala ez estalinista, kantak esaten eban lez bertsio ofizial faltsuen erresuma da Historia
. Hori ez da aldatzen. Kamarada.
Ondino ez dot sinistu bertsio ofizialik; baina harritzen nau ertzain baten agurra. Onerako, dinot.
¿Y la version en castellano?
No hay versión en castellano, maestro.
Y en pocas palabras… ¿de que trata el texto? (si no es molestia).
Una reflexión apoyada en varios hechos inconexos:
– el otro día un ertzaina me dió las buenas noches durante mi carrerita del martes. Y además en la lengua vernácula.
– la foto de portada de Berria
– sigo sin creerme las versiones oficiales de nada en absoluto.