Inpernuetxe

Pasa den egunean kontatu zidatenez, Gipuzkoako herri dotore batean, Inpernuetxe delako etxe okupatu batean, inguruko yonki edo heroina kontsumitzaile berri-berriak, oso gazteak, biltzen direla. Dirudienez, hala dioen batzokiaren aurrean dagoen eraikinaren fatxadan jarri duten pankartak: Inpernuetxe.

Eta halaxe izango da.

Gramoa 5 Eurotan eros ei daiteke. 5 €. Beti egon da zale berriren bat, baina hain merkea egonda laister asuntua ez du itxura onik izango. Momentuz, hasi dira “paloak” dendetan, aparkatutako kotxeetan…

Ni bezalako pringaua (ez naizela ia farraz urteten, aspaldiko partez drogako kontuetaz ez naizela konturatzen) enteratu banaiz, hain sartuta gaude 80. hamarkadan?

Edo txiripaz baten batek heroina pila bat lortu zuen eta azkar-azkar saldu nahi du eta nola edo hala ni, herri txiki honetan bizi naizenez, enteratu naiz?

This entry was posted in Euskara, run-run. Bookmark the permalink.

Leave a Reply