hostias_y_barquillos

Atzo Gorbea kalean “pintxo-pote” bidea ein neban lagun batzuekin (compañeros y sin embargo amigos hoietakuk) eta etxerako bidin hauxe topau neban.

Eztakitt pasaute ei deukegun denporintzaku preparetan nenbilen astion. Stiff Little Fingers eta The Clash diskografiak saretik jeisten (The Clash-en ia diska guztidxek biniloz bauketaz), aspaldiko partez euskal gatazka delako hori informazio fresku bile… garzonada barridxe, atxiloketa andana, betiko historidxu. Barrikada moduko txiki batzuk, kalik moztute -gitxi gora behera-, kea, sue… aspaldiko usainak.

Gazti-gazti e’nazenez, neure garaiku kanta batez akordau naz. Kale huts-hutse, nintzako bakarrik… 10 bat ertzain izan ezik. Fula bapez, polizi kaputxadunek oin kotxez doiez, Passat blidau hoietakuk; eztakitt gauzak detailetan aldatzen dizela. Todo sigue igual en el fondo pero las formas cambian. Igual pureta nazela daueneko ez eisten kaso putorik ein. Soinean txanu (sudadera kaputxadune), neu bakarrik, kali kristal kixkalittez beteta eta ez eiste kasurik ein. Eskerrak.

Hertzainak

Kalea hutsik

Kalea hutsik polbora erditzen
jende zuzenaren naskarako
herdoila, lizuna, bizileku beltza
zauri hotza, zauri lehorra.
Zure arnasak bisagra hatsa
arraskatua gaizki afinatua
ta nere aurpegia zure bota lehunen
txarolaren dirdiran,
merzenario zahar grisa,
kutreen babeslea, haiek bezain kutrea.
Bakarrik kalearekin erditzen ere
jainkoa! zein txusa gurea
aingeru zaindaria, tergalezko zaina
udal heroia, asmatikoen putza
argi urdina, dirdir goria
musika atsegina normaleentzat
ta nere aurpegia zure bota lehunen
txarolaren dirdiran.
Nork ematen die eguneroko alpistea
hori soilik haiek dakite
txistea iruditzen zaie
baina kakaztea gure kalea
aiba dokumentua, ez dut ezertako behar
betiko zuretzat
ez zaidazu deitu, ez det ezer entzun
berandu dut, banoa, txisa egitera edo,
zuri ze inporta.

This entry was posted in Euskara, img, run-run. Bookmark the permalink.

Leave a Reply