euskeri

catrinas.jpg

Gaur kalin, etxi ondun, topo ein dot aspaldiko ezagun bategaz. Bizkaittarra da, eta bizkaieraz ein dogu berba. Igual holan esanda ez da harritzeko gauza, baina konturatu naz gitxitan eiten dotala bizkaiera. Erdoildute deuket. Biarrin leatar bat dabil, baina gitxiten egoten gara.

Egunin 40-50 telefono deiak hartzen dotaz. Astakeri bat, bai. Eta deixon artin biarra egin bihar. Astion hasi naz euskeraz telefonu erantzuten beti. Horrek esan nahi dot 40-50 dei horretatik hiruzpalau alditten euskeraz eitten dotala. Bizkaiera eitten dabenak ezagutzen dotazela problema barik: bi dire, euren izen-abizenak ia buruz dakizkit.

Nire euskeri, ez dakitt zenbat lekutik hartutako hitzez osatutako euskeri berezi hori, galtzen ari nazela pentsetot.

This entry was posted in Euskara, img, run-run. Bookmark the permalink.

Leave a Reply