Ingelesa ikasi neban eskuliburak leitzen, FreeBSDko eskuliburu eta dokumentazino batez be. Apurke-apurke bestelaku gauzak leitzen hasi nintzen, pelikulik bertsino orijinalin, subtitulukin. Oin interneten erderaz (niretzako erdera da euskeri eta gaztelaina eztana) eitten dizen kanten hitzak bilatzen dotaz eta apurke-apurke mami hartzen da, bai.
Horreri esker Henry Rollins deskubrittu dot ostabe. Bere garaian Weight ez dakit zenbat aldiz entzun nittuzen, baina hitz puta bapez aittu barik. Gaur egun Henry Rollins-ek de pagoko telebista digitala programa bat deuko, monologista da eta hortxe diz eure editoriala, bere liburuk, bere diskak…
Oso tipo bitxia da.
Hau da Henry Rollins pensadorea, sufrimenduaz eta gudaren zauridxetaz Israelen berbetan. Ausarta gure Henry: Henry Rollins ‘Ember of Rage’
Hau da Henry Rollins poeta, bere bandagaz: ROLLINS BAND – shine – Pinkpop Festival 1995
Nik beintzet ez dot aitzen ingelesa kantaute. Hamen deukezu letri: http://www.mp3lyrics.org/r/rollins-band/shine/
Eta hau da Henry Rollins monologista. Henry Rollins-ek denetarik deuko zozer gomutan, denetaz berba eitten dau. Seguru naz franko berba eitten dauena askotan oker dabilela, baina honeri Henry Rollins honeri kasu ein behar jako. Bazpare: Henry Rollins on rave and modern rock music