8 bat urte pasa dire antiojuk barrittu nittuzenin. Horrek esan nahi dau kristalak zisko eindde dazela. Gaur barrittu dotaz. Montura nik pentsetan neban ondo zegola, baina ez hainbeste. Ganeraz optikan ez dabe montura horrekin biar eitten eta ezin ebezan kristal barridxek ipini. En fin, montura barridxe eta kristal barridxek. Bitxidxena da neurketa guztidxek euskeraz eizten. Optika euskarazko kartelaz beteta deukie eta langile artien euskeri entzuten da. Gero eta geidxau kostetan jate euskeraz atarati baina gaur ezin izen dot eutsi.
Begin operazino egin nahi dot, antiojuk popatik atzera botetako behingoz, beraz plana zan antioju merke batzuk topeti. Optikariaren senarra torneroa da eta 1996 geroztik berak eruten dauen montura hautatu dot. Beti lez, merkiena ez, ondoku. Antiojuk aukeratu ostien optikari batek nere kasun operazinoie ez dala oso idei ona esauste, astigmatismoa izanda batez be. “Egin bidai bat diru horregaz” esauste optikariak.