‘Egun finlandiar bat’ egun suediar batean.

2019/11/19an Mugalari.info-n argitara emanda: https://mugalari.info/fotogaleria/egun-finlandiar-bat-egun-suediar-batean-vicente-carrasco/


Argazkia: egilearena.

Egun suediar bat nahi nuke izan zurekin hizketan jarraitzeko. Egun suediar bat.

Toki hori ezagutzeko, hor Djurgården parkean, Estocolmo hirian.

Eta nahi baduzu zaldi gainean egingo dugu berba.

Zure hitzek ondo egiten didate, lasaitu egiten naute barren-barrendik.

Eta bide batez, kantu hau abestuz: ‘Egun finlandiar bat’ egun suediar batean.

·

Argazkia: Vicente Carrasco ‘Bixen’

Testua: Stan Wise

Kantua: Gari & Bernardo Atxaga

·

Egun filandiar bat

Egun finlandiar bat nahi nuke izan
zurekin hizketan jarraitzeko
zure hitzek on egiten didate
lasaitu egiten naute barren-barrendik

Paradisuaren gaia atera nizun
ta zuk erantzun bai,
paradisuaren fruitu eder asko daude
baina infernua ere hantxe egon daiteke

Egun finlandiar bat, egun finlandiar luze-luze bat

Aldatu al liteke bizimoduaz erabat
zenbat aldiz hasi liteke zerotik
galdera zailak ziren baina ez zuretzat
zu nire laguna zara, maite zaitut

Mintzatu gara hamaika gauzataz
mintzatu gara drogaz ansiedadeaz
mintzatu gara askatasun pertsonalaz
libreak izan behar dugula
libre! libre! libreak!

Egun finlandiar bat…

Finlandiako zerua udako aldean
beti egoten da urdin, apal eta urdin
ta eguzkiak laranja bat emoten du
ta ilargiak ere bai, laranja bat

Egun finlandiar bat nahi nuke izan
zurekin hizketan jarraitzeko
zu nire laguna zara
maite zaitut! maite zaitut!

Egun finlandiar bat!

This entry was posted in Euskara, mugalari and tagged , . Bookmark the permalink.

Leave a Reply